2023(e)ko abuztuaren 1(a), asteartea

Ongi etorria

 

Web-orrialde honetan Santa Maria basilika  erakusten saiatuko naiz, azken urteetan atera ditudan irudiak izango dira protagonista, agertzen den testo gutxia nire iritziak dira eta gainerazkoa ondorengo Lekeitioko Santa Mariaren arkitektura azterketan oinarritzen da: 

https://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/4/Kobie_7_BA_ESTUDIO%20ARQUITECTONICO%20DE%20SANTA%20MARIA%20DE%20LEKEITIO%20.pdf 

Hainbat urte pasa dira orrialde hau erdizka argitaratu nuenetik eta ahaztua nuen, kasualitatez egin nuen berriro topo eta proiektua modu duin batean bukatzea erabaki dut. 2014ko argazki saioetan, eraikinak harrituta utzi ninduen,  ezinbestekoa ikusi nuen harridura hori erakustea bai ikusi nahi duten atzerritarrei eta baita lekeitiarrei ere, ze eliza ezagutzen dugulakoan gaude, baina inork gutxik zapaldu du bere toki ezkutuenak.Ondorengo sektoreetan banatu dut orrialdea. Izenburuan klik egiten badugu, aipatutako  sektorean sartuko gara.


KANPOKO ALDEA

 

Atal honetan elizaren kanpoko xehetasunak ikus ditzakegu, kaletik ikusten ditugunak, pinakuluak, gargolak eta batez be atari nagusia.



 
 
 
Hemen eraikinaren barruko xehetasunak: triforioa, arkuak, beirateria etaba.
 


Ezinbestekoan, erretaularen xehetasun batzuk, disfruta dezagun ze ez da normala, Lekeitio bezalako herri txiki batean, katedral garrantzitsuen pareko egitura bat edukitzea.
 

 
 
Elizaren bistarik  ikusgarrienak beharbada, teilatutik ikus dezakegun guztia.


 

Dorrearen bisita, iragan ahaztu baten hondakinen arteko igoera izan zen niretzat, gaur egun itxura nahiko tritea dauko egia esan.
 
 

Eraikinaren zati ezkutu eta ezezagun hori, bobeda gaineetan ibiliz, eraikinean hainbat eraberritze jasan dituzten hormak zeharkatuz, inora eramaten ez duten eskailerak igoz.


 


Eraikinaren eta zeruaren arteko harremana erakutsi nahian


 
  Bell tower  
 
 
Hor zaudela sentitzeko, aukeratu zuk, nora nahi duzun begiratu.